Intza pilota elkartea Lasarten sortu zen 1947an, frankismo garaian. Sortzaileen lehen helburua elkarte bat eratzea zen, baina Euskal Herriak bizi zuen egoera politiko latza zela eta pilotara bideratu zen proiektua hau bultzatu nahian. Hori dela eta tramite burokratiko ugari igaro behar izan ziren, Madrilgo baimenetik hasita orduko gobernadore zibilaren onespeneraino. Denboraren poderioz pilotak behar zuen indarra hartu zuen, nahiz eta azkenaldian herrian garrantzia galdu duen, umeek errugbya eta futbola hautatzen baitituzte lehen kiroltzat. Honen ondorio da gaur egun dugun partehartze urria.
Oso blog interesgarria iruditu zait. Oso ondo egon da klubaren instalazioetan egindako entrenamendu eta konpetizioen bideoak igotzea. Argazki asko jarri dituzue eta hori oso egokia iruditzen zait ( gainera zuek ateratzen zarete batzuetan). Blogaren estruktura ondo antolatuta dago eta horrek erakargarria egiten du. Elkartean egin daitezkeen jokamoldeak aipatzea oso egokia iruditu zait, gainera oso ondo azaldu duzue atal hau, jokamolde bakoitzeko bideo bat jarriz.
ErantzunEzabatuNire kalifikazioa 9 da.
Alan Isla Gonzalo, IVEF 1. mailako ikaslea
INTZA PILOTA ELKARTEA
ErantzunEzabatuIntza pilota elkartearen inguruan egindako lana oso landua eta oso ondo aurkeztua dago duda barik. Informazio iturriei ahalik eta probetxu gehien atera diezue baliabide desberdinak erabiliz, adibidez, Solanori egindako elkarrizketarekin, Andoaingo pilota elkartearen web gunean salseatuz edo ta web gune anitzetan informazioa bilatuz.
Bestalde, informazioa blogean oso ondo plasmatuta dagoela argi dago gauza bakoitza non aurkitu daitekeen jakitea ez baita oso zaila. Gainera informazio hori errazagoa bereganatzeko
eta erakargarriagoa izateko, bideoak, argazkiak, mapak zein bestelako baliabideak erabili dituzue.
Bukatzeko argi dago bertan egon zaretela pare bat argazkitan ateratzen zaretelako, beraz eskatzen ziren puntu guztiak oso ondo bete egin dituzuenez 9,75 jarriko dizuet… perfekzioa ez baita existitzen...
Hasteko, datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dituztela ikusten da, hala nola, elkarrizketa bat egin diotela Jose Felix Solanori eta webgune eta blog ezberdinez baliatu direla haien bloga osatzeko. Gainera, dokumental baten 3 eszena motz hartu dituzte. Bloga irakurrita nabaritzen da instalazioak bisitatu dituztela.
ErantzunEzabatuBlogaren aurkezpena ona da, argia da eta zehaztazun nahikorekin idatzita dago. Galdera guztiak erantzun dituzte baina batzuetan sakontasun pixka bat falta da. Adibidez, gehigo zehaztuko nuke klubean parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak.
Biodeo asko eta hainbat argazki erabili dituzte gauzak azaltzeko eta honi ezker informazioa ulergarriagoa eta bloga irakurtzea eta aztertzea eramangarriagoa izan da.
Blogaren disenuari dagokionez, erabilterraza da, atal ezberdinak ditu eta goiko aldean atal bakoitzaren izenburua jartzen du, eta bertan klik egitean atal horretara zuzenean joaten zara.
Ezin dut jakin bloga egitean guztiok parte hartu duten edo ez, baina behintzat argazki batzuetan taldekide pare bat ateratzen dira.
Idatzia argia da, ez ditut ortografia akatsik sumatu, edo behintzat akats larririk.
Honen arabera, esan dezaket blog hau oso ongi dagoela eta 9ko nota emango nioke.
Ainhoa Bores (Jarduera Fisikoa eta Kirolaren graduko lehenengo mailako
ikaslea).
- Blog erakargarri eta interesgarria irudi zait. Gainera, datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dituztela argi dago sarrera baten bidez adierazita baitaude. Informazioa oso ondo ordenaturik ageri da blogaren edukia interesgarria eginez. IKT-tresnen erabilera argia da, zeren eta bideo eta argazkiak ugariak dira. Aurrekoaren adibide bat, takoak nola jarri behar diren jakiteko erabili duten bideo da. Ondo ulertzen dela iruditu zait, hizkuntzaren erabilera egokia egin dutelako eta ez dagoelako ortografia akatsik. Diseinua oso ondo eginda dagoela uste dut, ematen baitutelako nortzuk diren baita blogaren helburua zein den ere.
ErantzunEzabatu- Gainera, espezialitateei buruzko informazioa txertatu dute bideoen laguntzaz, baita instalazioei buruzko argazkiak hasieratik jakitera ere.
- Beraz, nire kalifikazioa 9ekoa da.
- Martin Agirregabiria Padilla (Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientzien lehenengo mailako ikaslea)
Bloga ondo aztertu ondoren, eta rubrika puntuazio sistemaren arabera, hau da nire ebaluazioa: OSO ONGI
ErantzunEzabatu1-EBALUAZIO IRIZPIDE NAGUSIAK:
-Bi informazio-iturri darabiltza: artikuluak, liburuak, elkarrizketak, instalazioetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak… Zuzenak ez diren erreferentzia gutxi daude.
-Garatutako edukia egindako galderaren araberakoa da eta galderaren atal guztiei erantzuten dio, batzuetan sakontasun handirik gabe bada ere.
-Hiru IKT edo gehiago darabiltza. Batzuetan berauen garapena didaktikoagoa izan daiteke.
-Ordenatutako bloga, irizpideak erraz aurkitzen dira, baina formatuari edo edukiei dagozkien hainbat xehetasun ez dira gehiegi zaindu.
-Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.
-Hizkuntza zuzena, baina batzuetan ez hain erakargarria. Idazkera mota ezberdinak antzeman dira, bateratu gabea, aberastasun handiagoko testua lor daiteke.
Ia ez da ortografia akatsik aurkitu.
2.EBALUAZIO IRIZPIDE ZEHATZAK:
-Klub/eskolaren kokapena eta tipologia (handia-txikia…, estaldura geografikoa…) eta Ibilbide historikoren deskribapena argi adierazita dago. Gainera sarreran agertzeak erakarri egiten du.
-Klub/eskolan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak aipatzen dira.
-Klub/eskolatik gertu dauden ikastetxeen kopurua eta tipologia aipatzen da.
-Praktikatzeko eskura dituzten instalazioen kopurua eta tipologia aipatzen da. (erabilera ordutegia gaineratu erabiltzaile motaren arabera).
-Giza baliabideak (zuzendaritza, administrazioa, teknikoak…) agertzen dira.
-Material baliabideak (tipologia eta kopurua) ere aipatzen da.
-Euskal pilotako klub/eskolaren helburu nagusiak aipatzen da.
-Jarduera motak eta kopurua. Ekite esparrua zehaztu (hastapena, aisia, kirol egokitua, errendimendua…). Zehaztu eta deskribatu praktikatzen diren euskal pilotako espezialitateak. Baina, kasu honeta, nire iritziz bideoekin ez da nahikoa, zertxobait idatzi beharko zuten.
-Erabiltzaileak erakartzeko klub/eskolak proposatzen dituen jarduerak aipatzen dira.
-Klub/eskolak antolatzen dituen ekitaldiak (txapelketak, topaketak, hitzaldiak, ikastaroak…) argi aipatzen dira.
-Bestelakoak (Klub/eskolarekin harremanetan jartzeko moduak, argazkien galeria, intereseko erreferentziak edo estekak, material salmenta, praktika egokiak edo esperientzia interesgarriak…).
Blog hau oso ondo dago, informazioa nahiko osatua dago, jokamoldeen zatia alde batera utzita. .Ausnarketa sakon baten ostean, nik 9ko kalifikazioa ematen diot.
1-Lehenik eta behin esateko dago blog hau oso erakargarria dela. Hortik abiatuz, nabaria da informazio iturri anitzak erabili dituzuela (elkarrizketak, web orriak…), eta bertako instalazioetara joan zaretela, erreferentzia guztiak egokiak baitira.
ErantzunEzabatuBestalde, esteken bidez pilotako federaziora, araudira, e.a-era joateko aukera ematen digu blogak. Gainera, informazio gehigarri aproposa dago gehiago jakin nahi dutenentzat, noski IKT-ak gaineratuz, zeintzuek erreztasuna ematen diete irakurleari nahi duen informazioa era erraz eta eraginkorrean aurkitu ahan izateko.
Talde lanari dagokionez, oso egokia iruditu zait egileen argazkia jartzea, eta orokorrean, guztiek lanean aritu direla dirudi. Hizkuntza-akats larririk ez dut hauteman, izan ere, hizkuntzaren erabilera bikaina agin dute.
2-Oso diseinu polita eta erakargarria da, eta jarri dituzten eduki gehigarriak aproposak iruditu zaizkit (Takoak nola jarri, pilotak nola egiten diren…). Batez ere bideo eta arkazkien kutsu erakargarria nabarmenduko nuke, bloga oso bisuala bihurtzen dutelako gehienbat.
3-Beraz, nire kalifikazioa 9,5 da.
Nerea Garcia (jarduera fisiko eta kirolaren graduko lehen mailako ikaslea)