Ume hasiberrientzat 100 €ko urteroko kuota kobratuko da, infantiletaraino hain zuzen. Honen barruan urteko fitxa, kamiseta eta entrenatzeko behar dugun materiala eskainiko ditugu, monitoreaz gain.
Hemendik aurrera, federatuek ez dute ordaindu beharko, eta beraien artean moldatuko dira entrenatzeko.
Urteko lehiaketetaz aparte San Pedrotako txapelketa antolatzen dugu herrian. Bertan herriko gazteek, beteranoek eta neskek palaz jokatzeko aukera izanten dute eta herri giroan gustura pasatzeko txapelketa polita eta ikusgarria izaten da. Horretaz gain animatzen dizuegu baita San Pedrotan antolatzen ditugun ikuskizuneko partidetara gerturatzea eta pilotaz gozatzera.
Pilota eskolan sartzeko, San Pedrotako txapelketan parte hartzeko edota informazio gehiago nahi izanez gero bidali mezu bat hurrengo datuak adieraziz blogaren eskuin aldean dagoen eremuan:
Pilota eskolan sartzeko, San Pedrotako txapelketan parte hartzeko edota informazio gehiago nahi izanez gero bidali mezu bat hurrengo datuak adieraziz blogaren eskuin aldean dagoen eremuan:
- Izen-abizenak
- Telefonoa
- Adina
- Helburuak
- Federatuak zareten

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina