2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna

Nor gara?

Gasteizko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziaren graduko lau ikasle gara eta blog hau Lasarteko Intza Pilota Elkartearekin elkarlanean eta beraiei laguntzeko asmotan sortu dugu. Erabilgarria izango delakoan gaude.

Non gaude?

Lasarteko Kale Nagusia 8, Sagardotegi Kalea 4 (Gipuzkoa, Euskal Herria).



Helburu Nagusia

Herrian pilota bizirik mantentzea eta gazteak kirol honetara hurbiltzeko aukera ematea. Honekin batera, zortea izanez gero pilotari onak formatzea.

2014(e)ko azaroaren 6(a), osteguna

Historia

Intza pilota elkartea Lasarten sortu zen 1947an, frankismo garaian. Sortzaileen lehen helburua elkarte bat eratzea zen, baina Euskal Herriak bizi zuen egoera politiko latza zela eta pilotara bideratu zen proiektua hau bultzatu nahian. Hori dela eta tramite burokratiko ugari igaro behar izan ziren, Madrilgo baimenetik hasita orduko gobernadore zibilaren onespeneraino. Denboraren poderioz pilotak behar zuen indarra hartu zuen, nahiz eta azkenaldian herrian garrantzia galdu duen, umeek errugbya eta futbola hautatzen baitituzte lehen kiroltzat. Honen ondorio da gaur egun dugun partehartze urria.